Transportes Bidasoa txirrindulari taldeko Urtiaga anaiak indartsu ibili dira Calatoraoko laisterketan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 4a

Aragoiko Itzulian parte hartzera abiatu da taldea

Transportes Bidasoa txirrindulari taldea Aragoira gerturatu zen berriz ere, oraingo honetan Calatoraora, bertan Beteluko Ibon eta Jabi Urtiaga anaiek 8. eta 13. postuak lortu zituzten 70 lagunek osatutako tropelak egindako sprint azkarrean; Ibonek master30 mailako 2. postuarekin taldea berriz ere podiumera igoarazi zuen.

Pelotoi berean helmugaratu ziren Patxi Meoki elizondarra eta Ion eta Riki taldekideak. Lasterketak ez zuen inongo zailtasun orografikorik, baina erritmoa biziak eta eraso kolpe jarraiek nahikoa gogortu zuten froga. Transportes Bidasoa taldeak ihesaldi saiakera ezberdinetan taldekideak sartzea lortu zuen, hala ere laisterketa sprintean erabaki zen eta Beteluko anaien abiadura probestu zuten berriz ere emaitza ona lortzeko.

Aragoiko Itzulia

Hurrengo helburua Aragoiko Itzulia izanen da, bertan Xabi Aranguren igantziarrak taldekideen babes osoa izango du sailkapen orokorraren lehian sartzeko; hala ere taldekideek ez diete etapa garaipenei muzin eginen. Bertze aldetik, Mitxelenatarrak Lesakatik Sos del Rey Católicora joanen dira Quebrantahuesoserako sasoi punttu egokia bilatzera, “Rompepiernas” izeneko frogan parte hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun