Apirilean ere zertxobait beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 4a

1.258 lagunek emana dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, martxoan baino 30 guttiagok

Martxo hondarrean baino 30 langabetu guttiago zeuden eskualdean apirilaren 30ean. Zehazki, 1.258 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, eta azkeneko bi hilabeteetan beheitirako joera hartu du.

Martxo hondarrean baino 30 langabetu guttiago zeuden eskualdean apirilaren 30ean. Zehazki, 1.258 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, eta azkeneko bi hilabeteetan beheitirako joera hartu du.

Apirileko %2,33ko jautsiera hau Nafarroako jautsieraren banaz bertzekotik (-%1,26) goiti dago, eta Nafarroa osoko bulegoen artean, Lodosan bakarrik jautsi da gehiago langabezia. Apirilean 277 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 30 bakarrik mugagabeak.

 

Emakume guttiago langabezian

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 574 lagunetan mantentzen da langabetu kopurua apirilean, eta adin tarte horretako emakumeen artean 565etik 539ra jautsi da. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 87tik 90era igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan, aldiz, 62tik 55era jautsi da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten baina apirilean 787tik 755era jautsi da langabetu kopurua. Industria arloan ere 238tik 223ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, aldiz, 174tik 186ra igo da langabetu kopurua. Nekazaritzan lau lagun guttiago daude langabezian, 30 eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 64 lagun daude langabezian, martxoan baino 9 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun