Beintza-Labaiengo Ittur Ondo elkartearen maiatzeko besta larunbatean ospatuko da

Amaia MINDEGIA 2012ko maiatzaren 4a

Eguerdiko aizkora apustuak emanen dio bestari hasiera

Urtero-urtero, maiatzean Ittur Ondo Elkartearen besta egiten da Beintza-Labaienen. Eta aurten ez da egin gabe geldituko: larunbat hau, maiatzak 5, izan da aukeratutako eguna.

Urtero-urtero, maiatzean Ittur Ondo Elkartearen besta egiten da Beintza-Labaienen. Eta aurten ez da egin gabe geldituko: larunbat hau, maiatzak 5, izan da aukeratutako eguna.

Eguerdian, urteroko tradizioari eutsiz, aizkora apustua izanen da ohiko herritarren artean, bazkal aitzinean, hain zuzen. Ondotik, bazkaria eginen da Ittur Ondon, elkarteko kide direnen artean. Bazkaltzeko menua ondokoa izanen da: zizka-mizkak, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Bazkaldu ondotik, mus txapelketa izanen da, baita bestelako karta jokoak ere, animatzen denarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun