Irungo Txingudi ikastolako Bigarren Hezkuntza Institutuko prentsa tailerreko ikasleek Ttipi-Ttapa bisitatu dute maiatzaren 4ean, ortziral goizean.
15 bat ikasle eta irakaslea izan dira Etxalarren, Ttipi-ttaparen bulegoan eta hamabostekaria eta webgunea nola egiten diren ikusteko eta ikasteko aukera izan dute. Arretaz eta interesez segitu dituzte Ttipi-Ttapako langileen azalpenak eta beraien zalantzak argitzeko galderak ere egin dituzte. Horretaz gain, institutuan egiten duten Azken Hitza aldizkaria ere utzi dute, bere lanaren erakusgarri.
Etxalartik Elizondo alderako bidea hartu dute, Xorroxin Irratia ere bisitatu behar baitzuten.