Guillermo Nagore kazetaria, Galizako Finisterreko itsasargitik Jerusalemera bidea oinez egiten ari da, Alzheimerraren inguruan kontzientziatzeko. Maiatzaren 4an, ortziralean, Irun eta Igantziko Benta arteko bidea eginen du eta Berara ailegatutakoan, hitzaldia emanen du Beralandetan, arratsaldeko 18:00 etan.
Nagorek 7.000 kilometro eginen ditu eta hamabortz herrialde zeharkatuko ditu 45 astez. Bidean zehar, Alheimerraren inguruko istorioak blog batean idazten du Guillermo Nagorek.