Hiri Hondakinen Mankomunitatetako maiatzeko zozketa egin da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 4a

8.010 zenbakia duenak zonaldeko produktuekin osatutako saskia izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, maiatzeko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 8.010.

Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, apirilean ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Maiatzeko zozketaren saridunak hilabate bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254. Zenbaki sarituak www.bortziriakzabor.com web orrian argitaratuko dira, eta TTIPI-TTAPAren Merkatu Ttikia atalean ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun