Etxola zabalik

Joana GUERENDIAIN 2012ko maiatzaren 3a

Turismo Bulegoa

 

 

Joan den apirilaren 1etik Sarako animalien parkeak bere ateak ideki ditu. Parkea egunero idekia da goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte, eta uztailetik goiti 7ak arte. Haurrentzat (4-12 urte) sartzea 4 eurokoa da eta helduentzat 5 eurokoa. Bisitak gutti goitibeheiti 45 minutu irauten du eta animalia ainitz deskubritzeko aukera da, izan xori, ardi, behi, xerri baita dromaderioak ere. Bisita bukaeran haurrek pottokaz ibilaldi bat egiteko aukera badute, 2 proposatuak dira oren laurdenekoa (4 euro) edo ordu batekoa (12 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun