Hauteskundeak

Joana GUERENDIAIN 2012ko maiatzaren 3a

Joan den apirilaren 22an hauteskundeak izan ziren Frantziako lehendakaritzako lehen itzu­lia­rentzat. Saran jendea masiboki joan zen bozkatzerat, 1 524 per­tsonek eman zuten botoa, 1 897 inskribaturen gainean.

Emaitzak ondokoak izan ziren: botoemaileen %29,52k Sarkozy bozkatu zuen (UMP-eskuina), %21,84k Hollande (PS), %15,71k Bayrou (MoDem), %11,7k Melenchon (Ezkerreko Frontea), %9,93k Le Pen (Fronte Nazionala) eta%4,22k Joly (Ber­deak). Bertze kandidatuek ez dituzte %2ak pasatu.

Bigarren itzulia igande honetan, maiatzak 6, izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun