Nafarroako konkistaren urteurrenaren karietara mintzaldia Lur berrin

Joana GUERENDIAIN 2012ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 11n izanen da eta Patxi Abasolok eskainiko du

Lapurdi 1609-2009 elkarteak Nafarroako konkistaren 500 urteen karietarat, mintzaldi bat antolatu du. Lur berrin izanen da maiatzaren 11n, arratseko 8etan. Mintzaldia Patxi Abasolok eramanen du. Euskara ulertzen ez dutenentzat itzulpena fran­tsesera segurtatua izanen da.

Beti gertakari honekin lotuta, maitzaren 19 an, Amaiurko jauregiaren bisita ere antolatua da. Hitzordua finkatua da goizeko 10etan plazan. Galdetua da bakoi­tzari zerbait ekartzeko, gero denak elkarrekin bazkaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun