Nicolas Sarkozyk irabazi du hauteskunde presidentzialen lehen itzulia

Franck DOLOSOR 2012ko maiatzaren 3a

Apirilaren 22ko Fran­tziako hauteskunde presidentzialen lehen itzu­liak­ argiki erakutsi du Senperen ere ezkerrak ge­ro eta indar gehiago duela, bainan eskuinak indartsu izaten segitzen duela. Gure herrian Sarkozy eskuindarra izan da hautagai bozkatuena, eta ondotik, datoz Hollande sozialista eta Bayrou zentrista. Aipagarria da Senperen eskuin mutu­rraren bozen kopurua bi aldiz baino gehiago hazi dela bortz urtez. Halere, Fronte Nazionala laugarren inda­rra da eta ez hiruga­rre­na Frantzia osoan bezala.

Parte hartzea %81,1koa izan da, duela 5 urte %85,4koa izan zen. Orain, bigarren itzulia igande honetan, maia­tzak 6, ospatuko da eta ereiaroaren 10 eta 17an hauteskunde legegileak eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun