Nekazaritza-ustiategiak modernizatzeko 22,7 milioi euroko dirulaguntza onartu du Nafarroako Gobernuak eta horietatik 1,4 milioi euro eskualdera etorriko dira. Zehazki 1.440.921,57 euro bideratuko dira Baztan, Donamaria, Doneztebe, Goizueta, Ituren, Saldias, Urdazubi, Urroz eta Zubietako hemeretzi nekazaritza-ustiategitara. Dirulaguntza hori 2.743.000,76 euroko inbertsio dagokio. Baina aipatu, dirulaguntzaren %25 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Fondoak bideratuko duela.
Oraindik egin gabeko lanak dira, eta hala, dirulaguntzak 2014 eta 2015ean emanen dira.