Nafarroako Gobernuak 120.000 euroko laguntza emanen du zazpi herritako suhiltzaile boluntarioen parkeendako. Tartean daude eskualdekoak: Bera, Leitza eta Lesakako Udalek 16.500 euro hartuko dituzte eta Goizuetakoak 18.500 euro. Laguntza honen bidez, gastu arruntei eta materiala erosteko inbertsio ttikiei aurre egin ahal izanen diete. Udalek Nafarroako Larrialdi Agentziarekin elkarlan hitzarmena sinatu dute, babez zibileko sistemarekin duten lotura berrituz. Hala, larrialdietako ateraldiak koordinatuko dira, batez ere suteen prebentzio eta itzaltzearen eta salbamentuarekin zerikusia dutenak.