Ekitaldiz betetako egunak izanen ditugu aste honetan herrian, Donamaria-Gazteluko herriak, Malerrekako Mankomunitatearen, IMTren eta Donamariako Benta jatetxearen laguntzarekin hainbat jarduera antolatu baititu.
MAIATZAK 2, ASTEAZKENA
• 17:00etan erabilera anitzeko aretoan: Elikagaien alde alaia, umeen jolasa tailerra eskainiko du Donamariako Bentako sukaldariak.
MAIATZAK 3, ORTZEGUNA
• 18:00etan umeendako serigrafia tailerra parkean edo frontoian.
• 21:00etan erabilera anitzeko aretoan, Malerrekako ahozko ondarea bideo emanaldia.
MAIATZAK 4, ORTZIRALA
• 18:00etan parkean edo frontoian, talo tailerra eta berendua.
• 20:00etan herrian barna, kantu zaharrak kantatzen ibiliko dira. Herriko Ostatuan egina da hitzordua.
• 22:00etan Herriko Ostatuan mus txapelketa. Malerrekako Egunean jokatuko den final haundirako txartela egonen da jokoan.
MAIATZAK 5, LARUNBATA
• 09:00etan Herriko Ostatutik abiatuta, mendi ibilaldi erraza. Bidartxokon gosaria eginen da.
• 18:00etan,erabilera anitzeko aretoan, umeendako ipuin kontalaria Izaskun Mugikarekin.
• 21:00etan bertso afaria Herriko Ostatuan, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendirekin.
• Ondotik dantzaldia Migel Angel Agerralderekin. Animatu zaitezte, giro ederra izanen da eta!