Udalek eskatuta zuzenbide ataria euskaratuko duela erran du Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2012ko maiatzaren 3a

54 udalek bultzatu dute eskaera, aunitz eskualdekoak

LEXNAVARRA Nafa­rroako Gobernuaren web gune ofizialeko atari publikoetako bat da, eta sorreratik, 2007tik, gaztelaniaz bakarrik eskaini izan du zerbitzua. Nafa­rroako udaletako langile­ aunitzentzat lan tresna garrantzitsua da Interneteko atari hori lege aipa­menak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko, hain zuzen. Eta hala, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatuta, Nafarroako 54 udalek, mankomunitate batek eta bailara bateko batzar orokorrak eskaera egin zioten Nafa­rroako Gobernuari edukiak lehenbailehen euskaratzeko, eta ekainean edukiak euskaratzeko konpromisoa lortu dute Gobernuaren aldetik. Ho­rrez gain, UEMAren arabera, «agindu zuten he­mendik ai­tzinera ere ha­rremanetan egonen zirela, euskararen normalizazioaren bidean Ad­mi­nis­trazio Elektronikoarekin lotuta dauden gabeziak identifikatu eta konponbideak ema­te­ko»­.

 

Eskualdeko sinatzaileak

Ainhoa Ansa Aranoko alkatea, Jaime Itu­rria Arantzako alkatea, Ur Alguero Aresoko alkatea, Garbiñe Elizegi Baz­tango alkatea, Marisol Taberna Berako alkatea, Antonio Erregerena Bertizaranako alkatea, Francisco Maria Retegi Era­tsungo alkatea, Migel Mari Irigoien Etxalarko alkatea, Pa­blo Miranda Goizuetako alkatea, Lourdes Ibar­luzea Igan­tziko alkatea, Mari Jose Bereau Iturengo alkatea, Oier Eizmendi Lei­tzako alkatea, Peio Etxa­bide Lesakako alkatea, Alberto San Migel Malerrekako Zerbitzu Oroko­rren Mankomunitateko presidentea, Amets Inda Sunbillako alkatea eta Patxiku Mitxelena Zubietako alkatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun