Urtero-urtero, maiatzean Ittur Ondo Elkartearen besta egiten da Beintza-Labaienen. Eta aurten ez da egin gabe geldituko: larunbat hau, maiatzak 5, izan da aukeratutako eguna.
Eguerdian, urteroko tradizioari eutsiz, aizkora apustua izanen da ohiko herritarren artean, bazkal aitzinean, hain zuzen.
Ondotik, bazkaria eginen da Ittur Ondon, elkarteko kide direnen artean. Bazkaltzeko menua ondokoa izanen da: zizka-mizkak, txuleta, postrea, kafea eta kopa.
Bazkaldu ondotik, mus txapelketa izanen da, baita bestelako karta jokoak ere, animatzen denarentzat.