Ipuin kontalaria eta birziklatze tailerra Gaztegunean

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko maiatzaren 3a

Izaskun Zubialde

Aste Santuko oporretan Estitxu Pascual ipuin kontalariaren saioa eta Ines Gerekarekin birziklatutako materialarekin eskulanak egiteko aukera izan zuten neska-mutikoek Gaztegunean. Haur kuadrilla ederra bildu zen eta oso ongi pasatu zuten. Eta Gazteguneaz ari garela, aipatu, orain arte Leire Bazterrika izan dela arduraduna, baina beste lan bat atera zaio eta bere ordez, Txas hasi da. 17:00etatik 19:00etara elkartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun