Gero eta gutxiago gelditzen da maiatzaren 26an Zubietan ospatuko den Malerrekako Egunerako eta prestaketak aurrera doaz. Egun horretan, 150 lagunendako herri afaria eginen da eta lehenengo festa gure herrian eginen denez, afarirako 50 txartel gorde dira herritarrendako. Txartel horiek maiatzaren 13ra arte egonen dira zubietarrendako salgai. Herriko Ostatuan eta Okindegian erosten ahalko dira. Maiatzaren 13tik aurrera, txartelak soberan gelditu badira, beste herrietara banatuko dira.
Eguneko beste ekitaldia mus txapelketa izanen da. Finala jokatuko da maiatzaren 26an baina hori baino lehen, herriz-herriko kanporaketak jokatuko dira. Zubietan, maiatzaren 11ko ilunabarrean izanen dute herritarrek musean aritzeko aukera, Errandonea ostatuan.
Egitarauaren gainerako xehetasunak hurrengo aldizkarian emanen ditugu.
DATUA
50 TXARTEL
gorde dira zubietarrendako Malerrekako Egunean eginen den herri afarirako. Maiatzaren 13ra arte izanen dira herritarren eskura.