Pulunpa eskolako ikasle eta irakasleak ikasturteko hirugarren eta azken hiruhilekoan sartu dira dagoeneko, eta azkeneko lanak, azterketak eta nola ez, azkeneko ateraldiak egiten ari dira. Maiatzaren 14 eta 15ean, eskolako ikasle batzuk Hondarribiko Elkano aterpetxera joanen dira eta gau bat pasatuko dute han. Malerrekako gainerako eskoletako ikasle eta irakasleekin batera pasako dituzte bi egunak, 90 bat lagun elkartuko dira.
Murrizketak
Espainiako Gobernuaren murrizketak direla eta, irakasle, guraso eta ikasleak kezkatuta agertu dira eta iragarritako neurriei aurre egiteko mobilizazioak prestatzen ari dira eskoletan, bai Baztan, bai Malerreka eta bai Bortzirietako eskolekin ere. Murrizketa larriak heldu dira eta azken finean, ikaslearen heziketarekin ari dira jolasean. Erran diezaiogun ezetz murrizketei!