Herriko bestak prestatzeari ekin dio Udalak herritarren laguntzarekin

Arkaitz MINDEGIA 2012ko maiatzaren 3a

Hilabete pare bat gelditzen da oraindik bestetarako baina prestaketak hasiak dira. Artxiboko argazkia

Uztailaren 13ko asteburuan ospatuko dira

Oraindik pare bat hilabete falta baldin badira ere, bestak antolatzen hasiak dira. Eguna ere finkatua da eta uztailaren 13ko asteburu horretan izanen dira Iturengo bestak. Dagoeneko herritar multzo batek pare bat bilera egin ditu bestak antolatzeko, Udalak eta herrita­rrek antolatutako bestak izanen baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun