Egurra menditik ateratzeko lana enpresa bati agindu dio Udalak

Mattin LARRALDE 2012ko maiatzaren 3a

Horrek sortzen duen gastua eskatzaileen artean ordaindu beharko da

Udalak egur loteak aterako ditu Amezti mendian eta edozein herri­tarrek eskatzen ahal izanen ditu. Egur loteagatik ez zaio deus ere ordain­tzen Udalari, baina hala ere, orain Udalak segurtasunagatik en­presa bati eman dizkio egur horiek botatzeko lanak, eta lotea eskatzen dutenen ar­tean ordaindu beharko dute sortzen den gastua.

Zuhaitzak hagitz haundiak direlakoz hartu da neurri hau eta in­guruan baserri bat ere badelakoz. Gisa honetara, gainera, loteak ahalik eta berdin­tsue­nak izanen dira.

 

Akats zuzenketa

Aitzineko alean hankasartze ttiki bat izan genuen. Santo eta Itxa­ronen Urrezko Ezteiak zirela paratu genuen eta ez da horrela izan. Zilarrezko Ezteiak izan dira, 25 urte egin baitituzte ezkonduta. Lerro hauen bidez, barkamenak. Ari denari gerta­tzen zaizkio horrelako gauzak, baina berriz ere zorionak eta segi ho­rrela bikote urte auni­tzez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun