Guzman Garmendia Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak, Iñaki Agirre eta Mª Jesus Ganboarekin batera iragarri zituzten ekimen berri honen printzipioak: «herri-administrazioaren gardentasuna herritarrekiko; herritarrek beraiek egindako proposamenak abiapuntu hartuta proiektu edo neurri berrien plangintza egitea eta, herri-administrazioen eta herritarren arteko eztabaida aktiboa bultzatzea». Egitasmo berria eta berritzailea denez, aurkezpen publikoak ari dira egiten hainbat herritan eta, aurkezpen hauetan, aurretik egin diren eztabaida publikorako mahaietan jasotakoak aurkezten ari dira: software librearen zabalpena Nafarroan; gobernuaren eta herritarren arteko komunikazioa; interneten egoera landa-eremuan eta (IKT) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zabalkundea.