Eskubaloi kontuak

Nerea TELLETXEA 2012ko maiatzaren 3a

Nerea Telletxea

Apirila hilabete bizia izan da herriko kirolarentzat, eskubaloiari dagokionez batik­ bat. Errekako bi taldek ligako Final Four-a jokatu dute denboraldi bikain bati bukae­ra emateko. Senior mailan Uharten jokatu ziren partidetara 250 jarrai­tzaile ingu­ru­ hurbildu ziren ingurutik taldea animatzeko, bonbo, kamiseta, pankarta eta guzti. Giro paregabe honetan, lehenbiziko partida Errekak­ Oberena taldearen aurka joka­tu­­ zuen. Nahiz eta nahiko urduri hasi, lehenbiziko zatia bi golez irabaziz akitu zuen­. Bigarren zatian partida dominatu zutela argi utzi zuten eta akitzeko 15 minutu falta­ zirela, bortz golez irabazten zihoan Erreka. Hemendik aitzinera dena aldatu zen, arbitroa ederki arduratu zen hori ho­rrela izateaz; Errekak jokalari bat eta bi guttiago­re­kin jokatu zuen akitzeraino. Luzapenera iritsi zen partida eta markagailuan 24ko berdinketa zegoela, hondarreko bi segundoetan Oberena taldeak gola sartu zuen­ kontraerasoan, Errekaren aldeko penalti argi bat ez adierazita. Horrela ba, finaletik­ kanpo gelditu zen Erreka lan izugarria egin ondotik. Kontuak kontu, Errekak denbo­raldian behetik­ gora egin eta gero, laugarren postua harro egoteko modukoa da eta dudarik gabe, hemendik indarberritua aterako da taldea. Bertzetik, Errekako ka­deteak hirugarren gelditu dira kadete mailako Ligan. Lehen bi partidak Anaitasu­na eta San Antonioren kontra galdu ondotik, BM Uharteren kontra irabazi egin zuten eta horrela hirugarren postua lortu. Etorkizuna bermatua dagoenaren seinale. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun