Argazkilaritza praktikoa ikastaroa antolatu du Etxalarko Altxata elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 3a, 10:05

Maiatzaren 6a baino lehen eman behar da izena

Etxalarko Altxata kultur elkarteak argazkilaritza praktikoa ikastaroa antolatu du, Gema Arrugaeta argazkilari profesionalaren eskutik. Maitzaren 6a baino lehen eman behar da izena.

Etxalarko Altxata kultur elkarteak argazkilaritza praktikoa ikastaroa antolatu du, Gema Arrugaeta argazkilari profesionalaren eskutik. Maitzaren 6a baino lehen eman behar da izena.

Ikastaroa argazkilaritza interesatzen zaion orori zuzendua da eta Etxalarko Kultur Etxean eskainiko da maiatzaren 8an (asteartea) eta 11n (ortzirala), 19:00etan hasita eta maiatzaren 26an (larunbata), goizeko 10:00etan hasita. Edukiari dagokionez, argazkiak ateratzeko ikastaro praktikoa izanen da, lehen saioetan teorian ere pixko bat sakonduko den arren.

Ikastaroaren kostua pertsonako 10 eurokoa izanen da eta, arestian aipatu bezala, maiatzaren 6a baino lehen apuntatu behar da, 677 031920 edo 630 218220 telefonoetara deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun