VI. ahari lehiaketa eginen da maiatzaren 4an Doneztebeko Udaberriko Ferian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Eskulangileek ere bere txokoa izanen dute elizatarian. Artxiboko argazkia

Mutur gorrietan eta beltzetan hiruna sari banatuko dira ortziral eguerdian

Urtero garai honetan ohikoa den hitzorduari hutsik egin gabe, Doneztebeko Udalak Udaberriko Feria antolatu du ortziral honetan, maiatzak 4, Cederna-Garalur Elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Urtero garai honetan ohikoa den hitzorduari hutsik egin gabe, Doneztebeko Udalak Udaberriko Feria antolatu du ortziral honetan, maiatzak 4, Cederna-Garalur Elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

10:00etan emanen zaio hasiera azokari. Ordu horretatik 14:00etara, eskualdeko artisauen erakusketa izanen da. 11:00etatik 13:00etara , berriz, aurten seigarren aldiz, ahari lehiaketa eginen da Merkatu Plazan.

Beti bezala, Malerrekako latxa arrazako ahari lehiaketa izanen da eta mutur gorriendako eta mutur beltzendako hiruna sari banatuko dira: kategoria bakoitzean, lehenbiziko sarituek­ 120 euro jasoko dituzte; bigarrenek 70 euro eta hirugarrenek 50 euro. Sari banaketa 13:30ean eginen da Merkatuko plazan. Horrez gain, ahari buruak aurkezten dituzten baserritarrei 30 euro emanen zaizkie parte hartzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun