Apirilaren 14an Xorroxin, Xaloa eta TTIPI-TTAPA hedabideen aldeko mus txapelketaren finala jokatu zen Ulibeltzak Elkartean. 22 bikotek parte hartu zuten eta horien artean, herriko bi bikote aritu ziren: alde batetik, Niebes eta Koro, eta bertzetik, Jose Luis eta Jose Miguel. Azken hauek hirugarren postua lortu zuten, gainera. Zorionak denei.