Nafarroako kirolariendako bekak banatu ditu aurten ere Indurain Fundazioak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 2a

Judith Saizar leitzarrak 1.500 euro jaso ditu, Europako junior mailako triatloi txapelketan laugarren izan ondotik. Artxiboko argazkia

Niko Mindegia, Agurtzane Obregozo, Itsaso Fagoaga eta Judith Saizarrek ere hartu dute

Migel Indurain Fundazioak urtero-urtero Nafarroako kirolari afizionatu onenei eta entrenatzaileei banatzen dien bekak eman zituen apirilaren 24an Go­rraizko jauregian. Migel Indurain bera izan zen ekitaldian, bertze hainbat agintarirekin batera. Guzira 231.451 euro banatu ziren.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, kirol olinpikoetan eta kategoria absolutoan Niko Mindegia eskubaloi jokalari doneztebarrak 2.000 euro hartuko ditu, 2012­ko Europako txapelketako prebian parte har­tzeagatik; Agurtzane Obregozo errugbi jokalari iruritarrak 3.000 euroko beka berezia jasoko du, Europako txapelketan bigarren izateagatik eta tiro olinpikoan aritzen den Itsaso Fagoaga lesakarrak 2.000 euroko beka berezia, Munduko eta Europako txapelketan parte hartzeagatik. Junior kategorian, berriz, tria­tloian, 1.500 euroko laguntza jasoko du Lei­tzako Judith Saizar kirolariak, Europako txapelketan laugarren izateagatik.

Kirol teknikariei ematen zaien dirulaguntzei dagokienez, Antonio Fagoagak 500 euro hartuko ditu Itsaso Fagoaga entrenatzeagatik. Programa berezien baitan, 22.000 euro laguntza emanen zaie federazioei, 12.000 euro pilota federazioari eta 10.000 kirol egokituen federazioari.

 

DATUA

9.000 EURO  hartuko dituzte eskualdeko kirolariek eta entrenatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun