Duela egun batzuk Bekozubiko Periko eta Behekoetxeko Benantxiok Etxalarko dermioetan zenbat kisulabe izanen ote diren zenbatu nahian hasiak dira. Batzuk egoera onean aurkitu dituzte baina aunitz dira deseginda daudenak. Nahiko denbora beharko dute inguruko paraje eta zoko guziak bilatzeko. Gogo handiarekin hartu dute eginbeharra eta aitzinerago emanen dutela honen berri erran dute. Argazkian Etxeberriko kisulabea.