Bisita gidatua

Irune eta Itsaso 2012ko maiatzaren 2a

Apirilaren 25ean Hiruak-Bat lan­detxeen elkarteak antolatuta, Etxa­larrera bisita gidatua egin zuten. Ateraldi hau udan gida turistikoak bisitariei zer erakusten dion ezagu­tzeko izan zen. Pa­txiku Irisarri udan gida lanak eginen dituenak herriko­ txoko eta toki interesga­rrienak eraku­tsi ondotik, Iriondoa lan­detxeak bere bezeroen­tzat be­rriki pres­tatu duen baserriko hain­bat tres­na zahar eta lanabesez osatutako erakusketa ikusi ahal izan zuten hurbildutakoek. Az­kenik herriko ostatuan elkarrekin eta giro ede­rrean bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun