Joan den apirilaren 21ean Usoa Nekazaritza Kooperatibak urteko batzar orokorra egin zuen Kultur Etxean. Gaiak hauek izan ziren: aitzineko akta sinatu, urteko kontuak azaldu, pentsuen eta gasolioaren egoera komentatu eta junta berritzeko bozketa egin zen. Hauek izan ziren emaitzak: 7 botorekin Arantxa Zubieta eta 4na botorekin Manuel Arrosamena, Xanti Elizagoien, Jaione Eugi, Mª Dolores Babaze, Santiago Mitxeltorena eta Kontxi Mikelestorena.
Lerro hauek idazterakoan oraindik ez zegoen junta berria osatua. Ondorioz, datorren alean argitaratuko dugu zeinek utzi duten lehengo junta eta zeintzuk sartu diren datozen bi urtetan junta berrian lan egiteko. Batzarra akautzeko hiru sari zozketatu ziren bildutakoen artean, Alan baserrira ardo kaxa bat tokatu zen, Tolareko Bordara txaleko bat eta Behekoetxera alargadera elektrikoa. Ondotik, La Basque ostatuan 26 lagunek afari ederra egin zuten.