Dirua biltzeko mila boleto paratu dituzte salgai gazteek

Irune eta Itsaso 2012ko maiatzaren 2a

Bestetako azken eguneko musika ekartzeko dirua bildu nahi dute

Herriko gazteek dirua lortzeko boletoak salgai paratu dituzte. Aurtengoan, Andremarietako azken eguneko musika gazteek antolatuta izanen da, eta horre­tan laguntzeko asmoarekin atera dituzte boleto hauek. Iturria-etxea (plazako janari dendan), Elutsan eta He­rriko Ostatuan daude salgai momentuz. Gaz­­­teen artean ere bo­le­toak banatu dira. Abuz­­tuaren 14ko herri afa­rian eginen da zozketa eta hauek dira sariak­: bi zirkuitu Elgorriagako bainuetxean, min­ikatea bat, argazki makina bat, eta zerrikume bat.

Mila boleto egin dituzte baina errax sal­tzen badira bertze tirada bat egiteko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun