Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek 1987 urtean hasi ziren elkartasun besta ospatzen eta aurten ere ez dute hutsik egin maiatzaren 1ean. Sunbildarrak ez ezik, ingurutik eta eskualdetik kanpo ere bakarren batzuk agertu ziren Sunbillara.
Lehenbiziko Ulibeltzak elkartean bildu ziren eta Highballak hartu zituzten (bourbon, Seven Up eta horma aunitz), elkarren berri ematen zuten bitartean. Gero Ariztigain kanpinera joan ziren bazkaltzera. Bazkalondoa ere aunitz luzatu zen eta afari-berendua ere bertan egin zuten.
600 bizilagun dituen herri batean, 330 sunbildar joankatu dira Ameriketara, artzain lanean aritzera gehien bat.