Cederna-Garalur elkarteak sustituta Donezteben burutu den komunitatearen dinamizazioari eta turismoari buruzko enplegu-tailerraren amaiera-ekitaldia egin zen apirilaren 30ean, astelehen goizean Donezteben.
Komunitate-dinamizazioari eta turismoa suspertzeari buruzko enplegu-tailerra Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez bultzatutako eta finantzatutako prestakuntza eta enplegu-tailerra da, Cederna Garalur Elkarteak sustatua, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu publikoaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin. Bidasoako lau toki-erakundek babesten dute (Doneztebe, Lesaka, Baztan eta Berako Udalak), eta Prestakuntzarako, Birziklapenerako eta Enplegurako Nafarroako Institutuko Sustapen eta Garapen Unitatearen aholkularitza tekniko du. Tailerra azaroan hasi zen eta apirilaren 30ean izan zen amaiera-ekitaldia, Doneztebeko udal-liburutegian. Amaiera-ekitaldian izan ziren José Javier Esparza, Nafarroako enplegu Zerbitzuaren zuzendaria, eta José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria.
Baztan-Bidasoako 15 lagun prestatu dira komunitate-dinamizazioaren eta turismo informazioaren eta suspertzearen inguruan. Tailerrari esker, prestakuntza lortu dute kultura- eta turismo-proiektuak dinamizatzeko eta kudeatzeko, eta, horrela, aukera izateko lan-merkatuan txertatzeko turismoa eta kultura lantzen dituzten enpresen edota zonaldeko toki-erakundeen bitartez.
Prestakuntzak iraun dituen sei hilabete horietan, enplegu-tailerreko ikasleek, Komunitatearen dinamizazio arloan, Metodologia, teknikak eta tresnak, elkarteei Sostenguari buruzko prestakuntza jaso dute eta Turismo-informazioko eta animazioko tekniketan, turismo-ondarea, landaturismoa, baliabideen inbentarioa, dokumentazioa, turismoa suspertzeko proiektuak, aisia-egoeran dauden taldeak sortzea eta dinamizatzea, jolasjarduerak eta jarduera fisikoak eta olgetakoak turismo-animazioan.
Ikasleek hainbat erakundetan, elkartetan eta enpresatan egin dituzte praktikak, horien artean: Doneztebeko, Baztango, Berako eta Lesakako udaletan; Fco. Joaquin Iriarte eta San Jose zaharren egoitzetan (Elizondo eta Bera, hurrenez hurren), eta Bertizko Turismo Partzuergoan.
Bertizko Partzuergoan kontent
Bertizko Partzuergotik jakinarazi dutenez, «formakuntza handiko zenbait hilabeteren ondotik, hiru emakume gazte Partzuergo Turistikoaren teknikoekin elkarlanean aritu dira (denak emakumeak ere), entitatearen ohiko lanetan. Horretarako Partzuergoan lan egiten ari diren hiru baliabide turistiko motataz arduratzea eskatu zaie».
Alde batetik, bide berdean, Sunbillan paratu zuten informazio puntu batetaz arduratu ziren. Laxoari dagokionez, aldi honetan, aktibitate egitarau bat prestatu zen Oizen. Haurrentzako txokolatea prestatu zuen Posadaran laguntzarekin, erakusketak eta materiala erakutsi zitzaizkien bisitariei.
Azkenik, ikasleek balioa gehitu zieten Donamariako dorretxearen bisita gidatuei, XVI. mendeko emakumeak bezala jantziz, arrakasta haundiarekin Elgorriagako bainuetxeko bezeroen artean, establezimendua ekimenean lagundu baitzuen.
Partzuergo Turistikoak bere poza adierazi du esperientzia honekin. Izan ere giza baliabide gehiago izan dituzte bere promozio lan haundian jarduteko eta horrelako ekimen gehiago antolatzea espero dute, eskualdeko giza baliabideak prestakuntza haundikoa turismo arloan izateko, hau faktore inportante bat baita destino bezala arrakasta izateko.