Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan.
A multzoan, Oiz eta Doneztebe B taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da apirilaren 28an, larunbat goizeko 11:00etan. Bi taldeek, orain arte jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzte eta beraz, sailkapen burua izanen dajokoan. Igandean 11:30ean Doneztebe E eta Irurita Bren arteko partida jokatuko da. Doneztebe Fk atsedena izanen du.Maiatzaren 1ean, astearte goizeko 11:30ean, berriz, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partida jokatuko dute Doneztebe F eta Doneztebe Bk.
B multzoan, Arraioz A eta Arraioz Bren arteko lehia jokatuko da larunbat arratsaldeko 17:00etan eta egun eta ordu berean Irurita A eta Doneztebe C izanen dira aurrez aurre. Arraioz Ck atsedena izanen du.
C multzoan ez da partidarik jokatuko asteburu honetan.
Laugarren jardunaldiko emaitzak
Joan den asteburuan ere zenbait partida jokatu ziren, emaitza hauekin.
A multzoan
Doneztebe E, 8; Doneztebe F, 9
Doneztebe B, 9, Irurita B, 5
B multzoan
Doneztebe C, 6; Arraioz C 6 (euriarengatik atzeratua)
Irurita A, 9; Arraioz A, 1 (hirugarren jardunaldikoa)
C multzoan
Irurita C, 9; Doneztebe G, 3 (hirugarren jardunaldikoa)