Leitza eta Areso aurrez aurre izanen dira bigarren mailako finalean

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 27a

Jon Jaunarena eta Mikel Olazabal, Diario Noticias

Jon Jaunarenak Cecilio errioxarra lagun izanen du gibelean eta Mikel Olazabalek Larrinaga bizkaitarra

EPELek antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa nagusiaren finalean ez da eskualdeko pilotaririk izanen, bai ordea bigarren mailakoan. Aurreko koadroetan, Mikel Olazabal aresoarra eta Jon Jaunarena leitzarra izanen dira aurrez aurre larunbatean Labriten.

EPELek antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa nagusiaren finalean ez da eskualdeko pilotaririk izanen, bai ordea bigarren mailakoan. Aurreko koadroetan, Mikel Olazabal aresoarra eta Jon Jaunarena leitzarra izanen dira aurrez aurre larunbatean Labriten.

Aresokoak, Iñaki Larrinaga bizkaitarra izanen du lagun atzeko koadroetan. Leitzarrak, berriz, Cecilio Valgañon errioxarra. Asteazkenean aukeratu zuten apirilaren 28an, larunbatean Labriten jokatuko den finalerako materiala.

Ligaxkan jokatutako bi partidak Jaunarenak eta Ceciliok irabazi dituzte eta horregatik, Olazabalek urdinez aterako den bikotea jo du faboritotzat. Jaunarenak, aldiz, Aurrera pilota eskolan aritzen zirenean, beti Olazabalek irabazten ziola aipatu du, «handixeagoa zelako». Baina orain biak handitu egin dira eta ikusi beharko da zer gertatzen den larunbateko finalean.

Jendetza espero da Labriteko jaialdian, Areso eta Leitzatik zale asko mugiaraziko baitituzte. Gainera, 17:45ean hasiko den jaialdiko lehen partidan Aimar Olaizola eta Irujo izanen dira aurreko koadroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun