Udaberri honetan, Malerreka osatzen duten hamahiru herriak kontutan hartuz, hamahiru urdaiazpiko zozketatuko ditu Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Hortaz, zozketatuko diren hamahiru urdaiazpikoek ingu¡ruko hamahiru herrien izena izanen dute.
Zozketa apirilaren 30ean eginen da eta parte hartzeko apirilaren 16tik 28ra merkatarien elkarteko bazkide diren dendetan ematen ari diren tiketetan izen-abizenak, herria eta telefonoa apuntatu eta bertan egonen den kutxan sartu behar dira.
Zozketa eguna Udaberriko Azokaren eguna ere izanen da. Egun horretan , astelehen goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30era Santa Luzia plazan egonen dira merkatariak eta 18:00etan eginen dute zozketa.
Aipatu, bertzalde, herriko ostatuek antolatuta, bosgarren Pintxo Lehiaketa ere apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean eginen dela, Doneztebeko Udalaren, ANAPEH elkartearen eta Iñurrieta upategiaren laguntzarekin.