Ekitaldiz betea dator apirilaren 29an Baigorrin eginen den Nafarroaren Eguna

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 27a

Egun osoan animazioa izanen da Baigorrin. Artxiboko argazkia

Nafarroako konkistarekin lotuko da apirileko azken igandeko ospakizuna

Ohiturari segituz, apirileko hondarreko igandean ospatuko da Baigorrin Nafarroaren Eguna, Nafarren arteko lotura indartzeko aurten 34. aldiz. Gaztelak Nafarroa konkistatu zuela 500 urte bete dira eta horrekin lotu nahi izan dute apirilaren 29ko besta.

Ohiturari segituz, apirileko hondarreko igandean ospatuko da Baigorrin Nafarroaren Eguna, Nafarren arteko lotura indartzeko aurten 34. aldiz. Gaztelak Nafarroa konkistatu zuela 500 urte bete dira eta horrekin lotu nahi izan dute apirilaren 29ko besta.

08:00etan askaria eginen da, Baigorriko ikastolak eskainia. 11:00etan kabalkada: desfilea eta ikusgarriak plazan, txalaparta eta bertsulariak, Baigorri-Amikuze eta Irurtzuneko ziganteak, gaiteroak eta trikitilariak, Tuterako paloteadoak eta Baigorriko dantzariak, Karmeleren irrintzia eta Basaizearen hitza.

Arratsaldean, herriko leku ezberdinetan, adin guzientzako jendearendako ikusgarriak banatuko dira.

 

PENTZEAN

• 14:00etan ikastolen bazkaria.

• Erramun Martikorena, Maitena Monaco eta bertsolariak.

 

HERRIKO PLAZAN

• 15:00-17:00: kirol animazioa Esai­tekin.

• 17:00-18:30: dantza eta kantu ikusgarria: Amaren alabak eta Iruñeko Ortzadar eta Beasaingo dantza taldeak.

• 19:00-20:00: bidrio eta otsoa.

• 20:30-21:30: Obaneuke taldearekin dantzaldia.

• 22:00-23:00: Laket taldearen kontzertua.

 

XOKOAN

• 16:30-17:30: Skatu taldearen kontzertua.

• 18:00-19:00: Egurra ta kitto taldearen kon­tzertua.

• 19:30-20:30: Txamps taldearekin kontzertua.

• 21:00-22:00: Trikidantz taldearekin dan­tzaldia.

• 22:00-00:00: Kiki Bordatxo.

• Gauerditik goiti karaokea.

Horrez gain, egun osoan Uztarritzeko txaranga, bertsu txaranga, Ezpela, Kuxkuxtu, Euski eta Muttiko Alaiak... Denak bazterrak animatzen ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun