Suhiltzaile boluntarioen parketarako 120.000 euroko dirulaguntza eman du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 26a

Bera, Leitza eta Lesakakoak 16.500na euro jasoko dituzte eta Goizuetakoak 18.500

Nafarroako Gobernuak 120.000 euroko dirulaguntza emanen du zazpi herritako suhiltzaile boluntarioen parkeendako.

Nafarroako Gobernuak 120.000 euroko dirulaguntza emanen du zazpi herritako suhiltzaile boluntarioen parkeendako.

Zehazki, Agoitz, Bera, Leitza eta Lesakako Udalek 16.500 euroko jasoko dituzte; Luzaidekoak 17.000 euro; Izabakoak 18.000 euro eta Goizuetakoak 18.500 euro. Laguntza honen bidez, gastu arruntei eta materiala erosteko inbertsio ttikiei aurre egin ahal izanen diete.

Zazpi udal hauek Nafarroako Larrialdi Agentziarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu dute, babez zibileko sistemarekin duten lotura berritzen duena. Honela, larrialdietako ateraldiak koordinatuko dira, batez ere suteen prebentzio eta itzaltzearen eta salbamentuarekin zerikusia dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun