“Nola ikasi Web 2.0 baliabide sozialen bidez” izenburupean oinarrizko ikastaroa antolatu du Cederna-Garalur elkarteak. Ikastaroak bortz orduko bi saio presentzial izanen ditu maiatzaren 3an eta 10ean, 09:00etatik 14:00etara Cedernak Alkaiagan duen egoitzan, eta bi astez teleprestakuntza eginen da www.networking.com gela birtualean, tutoreen laguntzarekin. Moduluak kontsultatzeko banaz bertze hiru ordu behar dira.
Web 2.0 teknologiak, sare sozialak eta lankidetza-jarduerak nola erabil daitezkeen ulertzen lagunduko du ikastaroak, ikasketa ez-formalak lortze eta partekatze aldera.
Ikastaroa garatzerakoan, kontuan hartu dira industria- nahiz zerbitzu-sektoreetako, eta posta elektronikoa, testu-prozesadoreak eta Interneteko nabigazoa ezagutzen dituzten enpresaburuek, ekintzaileek, profesional autonomoek eta langile teknikoek edota enpresa ttiki eta ertainetako eta erakundeetako zuzendariek eguneroko lan-jarduerean dituzten ikaste-premiak.
Maiatzaren 3 eta 10eko bi saio presentzialetan, ikaste ez-formala. Web 2.0 teknologiak eta lankidetza sarean landuko da sarrera gisara; Web 2.0 trestan eta zerbitzuak Interneten, ikaste ez-formala lortzeko eta partekatzeko baliagarriak eta ikaste ez-formaleko estrategia pertsonalak ere landuko dira.
Teleprestakuntzako moduluak, berriz, ikasteko hainbat modu (1. Modulua), Web 2.0 teknologiekin ikastea (2. Modulua), eta Sarean lankidetzan ikastea (3. Modulua) izanen dira.
Argibideak eta izen emateak Cederna Garalir elkartean egin behar dira, www.cederna.es webgunean, 948 567010 telefonoan (Oskia Lazkoz) edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikoan.