«Erresponsabilitatea hezi» hitzaldia eta «Itsasoaren alaba» dokumentala egunotan Etxalarren

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 24a

Haizea Goikoetxea da ortziralean Etxalarko Kultur Etxean eskainiko den dokumentalaren protagonista. Utzitako argazkia

Kultur Etxean izanen dira apirilaren 25ean eta 27an, asteazken eta ortziral arratsaldetan

Apirilaren 25ean eta 27an, asteazken eta ortziral arratsaldean bi kultur ekitaldi interesgarri antolatu dituzte Etxalarko Kultur Etxean.

Apirilaren 25ean eta 27an, asteazken eta ortziral arratsaldean bi kultur ekitaldi interesgarri antolatu dituzte Etxalarko Kultur Etxean.

Erresponsabilitatea hezi-educar la responsabilidad izenburupean solasaldia eskainiko du Carmen Nieto García, Herrikoa Federazioko koordinatzaile eta irakasleak apirilaren 25ean, asteazken arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Etxalarko Kultur Etxean.

Bertze aldetik, apirilaren 27an, ortziral arratsaldeko 18:30ean Itsasoaren alaba dokumentala ikusgai izanen da Kultur Etxean, Altxata elkartearen eskutik. Filmaren ondotik pintxoak izanen direla ere iragarri dute.

Haizea Goikoetxea errefuxiatu bikote baten alaba da eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea Txapela, bere aita zena hil zuen 1984ean. Memoriaren berreskurapenerako ariketa horren lekukotza da 52 minutuko dokumental hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun