Nicolas Sarkozyren UMP gailendu da Saran eta Senperen

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 23a

Bigarren itzulian UMP eta Alderdi Sozialistaren artean haautatu beharko dute maiatzaren 6an

Frantziako hauteskusdeen lehen itzulia egin zen apirilaren 22an Frantzian. Hamar hautagaien artean, estatuan nahiz Ipar Euskal Herria hartzen duen François Hollanderen Alderdi Sozialista nagusitu zen, baina gure inguruan, Saran eta Senperen Nicolas Sarkozyren UMPk lortu zituen boturik gehien. Bigarren itzulia maiatzaren 6an eginen da, bi hautagai horien artean.

Saran, 1.897 hautesleetatik 1.524k parte hartu dute eta 1.470 izan dira baleko bozak. Sarkozyren UMPk 434 boza lortu ditu (%29,52), Alderdi Sozialistak 321 (%21,84), MoDemek 231 (%15,71), Ezkerreko Fronteak 172 (%11,7), Fronte Nazionalak 146 (&9,93), Berdeek 62 (%4,22), NPAk 61 (%4,15), Eskuinak 23 (%1,56), Lok 17 ((%1,16) eta S&Pk 3 (%0,2).

Senperen, 4.392 hautesleetarik 3.565ek hartu dute parte lehen itzuli honetan eta 3.490 boza izan dira balekoak. Hemen ere, doi-doian UMP nagusitu da 888 boturekin (%25,44), Alderdi Sozialistak 832 eskuratu ditu (%23,84), MoDemek 590 (%16,91), Fronte Nazionalak 464 (%13,3), Ezkerreko Fronteak 383 (%10,97), Berdeek 144 (%4,13), NPAk 88 (%2,52), Eskuinak 63 (%1,81), Lok 25 (%0,72) eta S&Pk 13 (%0,37)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun