Errekako kadeteek hirugarren akitu dute ligan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 23a

Errekako kadeteek hirugarren postuan akitu dute liga. Erreka Elkartea

Futbolean, Baztanek azken partidan jokoan izanen du maila mantentzea

Asteburuak kirol hitzordu garrantzitsua utzi zuen berriz ere Erreka eskubaloi taldearentzat. Kadete mailako mutilek lauko finala jokatu zuten eta azkenean hirugarren izan dira. Asobal ligan taldea duten San Antonio eta Anaitasunaren kontra galdu egin zuten doneztebarrek, espero bezala, baina Huarteri irabazita lortu zuten hirugarren postua. Futbolean, Baztanek galdu egin zuen eta asteburuan Giltxaurdin jokatuko duen azken partida irabazi egin beharko du maila mantentzeko. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean ere galdu egin zuen Gure Txokoak eta horrek zaildu egiten du helburua.

Asteburuak kirol hitzordu garrantzitsua utzi zuen berriz ere Erreka eskubaloi taldearentzat. Kadete mailako mutilek lauko finala jokatu zuten eta azkenean hirugarren izan dira. Asobal ligan taldea duten San Antonio eta Anaitasunaren kontra galdu egin zuten doneztebarrek, espero bezala, baina Huarteri irabazita lortu zuten hirugarren postua. Futbolean, Baztanek galdu egin zuen eta asteburuan Giltxaurdin jokatuko duen azken partida irabazi egin beharko du maila mantentzeko. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean ere galdu egin zuen Gure Txokoak eta horrek zaildu egiten du helburua. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 3 (Beñat Maiak 2 eta Beñat Saralegi) – Tolosa 1

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Gares 2 – Baztan 1 (beraien atean)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Amara Berri 4 - Gure Txokoa 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Segura 0 - Beti Gazte B 2 (Ibai Bereau eta Pablo Taberna)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

AD San Juan 3 – Doneztebe 1 (Mikel Telletxea)

Aurrera KE 2 (Joseba eta Antxon) – CD San Ignacio 2

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

Beti Gazte 2 (Mikel Maia eta Jon Etxebeste) – Allerru 4

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

CD Itaroa Huarte 4 – Doneztebe 2 (Daniel Garcia eta Lander Mindegia)

CD San Miguel – Baztan

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan

Kostkas Miren Bihotza 1 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan kopan

Gure Txokoa 12 (Mikel Esnaolak 4, Jokin Pinachok 2, Beñat Mitxelenak 2, Joseba Bidaurrek 2, Jon Mazizior eta Jonatan Logacho) – Beti Ona B 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Cantolagua

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe 3 (Fermin Estangak 2 eta Mikel Retegi)– Berriozar CF A 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Beti Gazte 2 (Beñat Konde eta Martin Etxegarai)– Agoitz 4

Bidezarra 5 – Doneztebe 2 (Xabier Mariezkurrena eta Xabier Erasun)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

Doneztebe FT 0 – UCD Burlades 4

 

Nafarroako Futbol-7 neskak Kopa

Amigó B - Beti Gazte B

Beti Gazte A – CD Lagunak

Santacara CD 7 – Doneztebe 0

 

Mutiko alebinak, futbol-7

Paz Ziganda 4 – Doneztebe A 3 (Oier Aldabek 2 eta Unai Ibarra)

Doneztebe B 3 (Gorka Antuña, Jon Oiarzabal eta Aimar Leatxe) – CD Berriozar 7

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Oiartzun 2 - Gure Txokoa 2

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Gimnastica de Ulia - Gure Txokoa, donostiarrak ez ziren aurkeztu.

Hirukide Denak Taberna 6 - Umore Ona 12

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen kopa

Carcastillo 10 - Baztango KT jubenilak 31

Cantolagua - Baztango KT senior

 

Kadete mutilak

Errekako kadeteek lauko finala jokatu dute asteburuan:

Erreka 22 - Loyola San Antonio 31

Erreka 26 – Anaitasuna 36

Huarte 32 – Erreka 35. Azkenean hirugarren izan dira Errekako kadeteak.

 

Kadete neskak

Itxako 18 - Baztango KT 19

 

Infantil mutilak

Erreka 22 – Ardoi 18

 

Alebin mutikoak (mixtoa)

Erreka 4 – Tafalla 12

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

Fonseca 49 – Toki Ona Bortziriak 67

Toki Ona Bortziriak 71 – Hotel Andia Liceo Monjardin 45

 

Kadete neskak

Liceo Monjardin C 26 - Toki Ona Bortziriak A 46

Miravalles 29 - Toki Ona Bortziriak B 35

Toki Ona Bortziriak B – CD Larre, astelehen arratsaldeko 18:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Kadete mutilak

Toki Ona Bortziriak 69 – Loyola San Ignacio 46

San Cernin BNC 51 – Toki Ona Bortziriak 47

 

Infantil neskak

Aranguren Multibasket B 30 - Toki Ona Bortziriak 53

Toki Ona Bortziriak – Lagunak B, apirilaren 25ean, astezken arratsaldeko 18:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Minibasket neskak

Mendillorri C 48 - Toki Ona Bortziriak 15

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun