Hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Berroetako Gure Ametsa Elkarteak asteburu honetarako, ortziraletik igandera.
Apirilaren 20an, ortziral arratsaldeko 17:00etan ipuinak sortzeko eta interpretatzeko tailerra eginen da Arantxa Gamiorekin. Ondotik txokolatada izanen dute ttikiek. 20:30ean afaria eginen da eta afalondoan, 21:30ean mus txapelketa. Bi afari Beolan eta Zamail harategiko txuletak izanen dira txapeldunendako sariak.
Apirilaren 21ean, larunbatean, argazki lehiaketa, erakusketa eta sari banaketa eginen dira. Goizeko 10:30ean baratzeak, loreak, zuhaitzak... hizpide izanen dira Jakoba Errekondorekin. 18:30ean Okupazio baten historia, Palestinari buruzko solasaldia izanen da Mikel Bezunartearen eskutik. 21:00etan txiste eta kantu afaria, Jalisko, Jon Bergaretxe, Pello Zabaltza eta Santxotena kantuz eta Jose Ramon Aldasoro txistetan. Afarirako txartelak salgai daude.
Apirilaren 22an, igande goizeko 09:00etan Done Jakue bidearen etapa eginen da Berroeta eta Lantz artean, Berroetako Kultur Egunak akitzeko.
Kultur ekitaldi hauek antolatzeko Baztango Udalaren, Baztandarren Biltzarra Elkartearen, Beola jatetxearen, Zamail harategiaren, Jauregia esnekiak-en eta Mena argazki-dendaren laguntza izan dute Berroetan.