Asteburu honetan Transportes Bidasoa master mailako txirrindulari taldeak bi lasterketetan parte hartu du, Cella (Teruel) eta Fromistan (Palentzia) herrietan hain zuzen. Larunbatean Ion Zeberiok Cellan bigarren postua lortu zuen eta igandean Iñaki Villoriak bere 7. postuarekin, master40 mailan garaipena lortu zuen.
Larunbateko lasterketak 80 kilometroko ibilbidea zuen Albarrazingo mendilerroan zehar. Haizeari, hotzari eta elurrari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek, hala ere hasieratik hamabi laguneko ihesaldia antolatu zen eta bertan sartu zen Transportes Bidasoako Ion Zeberio; Albarracineko igoeran, beste lau txirrindularirekin aurrera egin zuen Zeberiok. Cellako kaleetara lau iritsi ziren eta sprintean Arnal (Goerna) izan zen azkarrena, Ion Zeberio (Transportes Bidasoa) bigarren, Teo Casabal (Gamen) hirugarren eta Ernesto Pastor (Kapelmur) laugarren.
Fromistan-en ere lasterketan hotza eta haizea protagonista, baina behintzat ez zuten elurrik izan. Iñaki Villoria oso erne ibili zen eta ihesaldi saiakera ezberdinetan sartu zen, azkenean podiumetik oso gertu ibili arren laugarren postua jokoan zuen taldetxoan helmugaratu zen. Iruritakoak bere mailan (master40) garaipena lortu zuen, sailkapen orokorreko 7. postua erdietsiz. Ibon Urtiaga tropen nagusian iritsi zen, 22. postuan.
Taldearen hurrengo helburua Aragoiko Itzulia izanen da da, maiatzeko lehen asteburuan Fuendetodos, Tosos eta Alhama de Aragoiko herrietan.