Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du Ttipi-Ttapak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 19a

Eskualdeko hainbat ostatu, jatetxe, komertzio eta aisialdi enpresen informazioa bildu du Gidak. TTIPI TTAPA

Turistak ibiltzen diren tokietan banatu dira 6.000 ale

Baztan, Bidasoa eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 60 jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 40 orrialdetan, bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Modu berean, herrika antolatua dagoenez, herri horrek eskaintzen dituen zerbitzuen berri ere ematen du, hala nola, frontoia, igerilekua, supermerkatua, gasolindegia, autobus zerbitzua, lo egiteko tokia, turismo bulegoa, osasun etxea edo farmaziarik baden jakinaraziz.

6.000 ale argitaratu dira, turistak ibiltzen diren tokietan banatu direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun