Lauko Sokatira Txapelketan izena emateko epea bukatzear

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Ortzegun honetan, apirilak 19, bukatuko da Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketan izena emateko epea. Interesatuek Nafa­rroa­ko Herri Kirol Federaziora deitu (948 450900) edo idatzi behar dute (info@herrikirolaknafarroa.org). Lau kategoriatan ariko dira lehian. Gizonezkoak 320 eta 300 kiloko mailatan ariko dira eta bina jardunaldi jokatu­ko dituzte. Kadeteak 290 kilokoan ariko dira eta lau jardunaldi eginen dituzte eta ema­kumez­koak 260 kilokoan ariko dira eta hiru jardunaldi eginen dituzte.

 

Egutegia

Txapelketa maiatzaren 5ean hasiko da eta orduan jokatuko dira gizonezkoen 320 kilokoen eta kadeteen 290 kilokoen le­hen­biziko jardunal­diak. Maiatzaren 13an 320 kilokoen eta kadeteen bigarren eta emakumezkoen lehenbiziko jardunal­diak jokatuko dira. Maiatzaren 19an gizonezkoen 300 kilokoen lehenbiziko jardunaldia, emakumezkoen bigarrena eta kadeteen hiruga­rrena jokatuko dira. Maiatzaren 27an, az­kenik, gizonez­koen­ 300 kilokoen bigarren jardunaldia, emakumezkoen hirugarrena eta kadeteen lauga­rrena jokatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun