Basaburuko haurrek txapela lortu dute proba konbinatuetan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Basaburuko gaztetxoak entrenatzailearekin, dominak soinean dituztela. Legarra

Bera eta Igantziko taldeak ere finalean izan dira

Aurten ere ederki moldatu dira eskualdeko gaztetxoak Nafarroa­ko Herri Kirol Jolasetan. Jokoan zeuden bortz txa­peletatik, bat ekarri dute Basaburuakoek­ eta bigarren, hirugarren eta laugarren postuak ere eskuratu dituzte. Sailkapen orokorra apirilaren 1ean Igan­tzin jokatutako azken jar­du­naldian erabaki zen.

Kimuen mailan, Baztango Basaburuak eta Igantziko Abelu eta Unanu taldeek parte hartu dute eta horien artean, Basaburuak eta Abeluk lortu zuten hilabete hasieran Igantzin jokatu zen finalerako txartela. Andra Mari (Etxarri Aranatz) eta Sanduzelairen (Iruña) gibeletik, Basaburua eta Abelu sailkatu ziren, hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren.

Haurren kategorian, proba konbinatuetan Basaburuak lortu zuen lehendabiziko postua, eta sokatiran bigarren sailkatu zen.

Kadeteen mailan, berriz, Berako taldea bigarren izan zen eta hirugarren Basaburua. Sokatiran, aldiz, laugarren postuan gelditu zen Basaburua, eta Berako taldeak, puntu erdiagatik, ez zuen finalerako txartelik eskuratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun