Beterano mailan aritzen direnen txirrindularitza taldea aurkeztu dute

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Transportes Bidasoa taldeko txirrindulariak. Oskar Txoperena

Aurten hasi du ibilbidea 9 txirrindulariren talde berriak

Master edo beteranoen mailan aritzen diren txirrindulariekin, Transportes Bidasoa Master Txirrindularitza Taldea sortu dute aurten, senior, master 30, master 40 eta master 60 mailetan aritzen direnekin, hain zuzen. Bederatzi txirrindularik osatzen dute taldea: Luziano Mitxe­lena (Lesaka, master60); Joxe Anjel Mitxelena (Lesaka, master 40); Iñaki Villoria­ (Irurita, master40); Ricardo Martinez (Funes, master 30); Ibon Urtiaga (Betelu, master 30); Jabier Urtiaga (Betelu, master30); Mikel Arburua (Igantzi, master 30); Xabier Aranguren (Igan­tzi, master 30); Ion Zeberio (Legazpi, senior). Master mailako lasterketak, 80-110 kilometro ingurukoak izaten dira, adinaren arabera kilometro gehiago edo guttiago.

Taldea aurten hasi da lanean eta maila ona ematen ari da: Tafallan zein Go­rraitzen bigarren eta hiru­garren postu bana lortu zuten eta Tafa­llan taldeka lehenbizi­koak izan ziren. Bizkaiko­ Itzulian zazpigarren postua ere lortu zuten eta Nafarroako Kopan bi li­der­tza sendo mantendu dituzte, master 40 eta 60 mailetan. Ai­tzinera begira, master mailako probak gero eta ugariagoak­ direnez, Euskal Herrian, Aragoin, Kantabrian eta Gaz­­tela Leonen antolatu­tako egun barreko las­ter­­­kete­tan parte hartzeko asmoa dute. De­na­ den, proba­rik ga­rrantzi­tsuenak Nafarroako Kopa, Itzu­lia eta Txapelketa eta Euskal Herri­ko Txapelketa dira euren­tzat.

Taldearen aurkezpena, berriz, martxoaren 31n egin zuten. Igantzin arro­pa berriekin argazki batzuk atera zituzten eta ondotik, Berara joan ziren Transportes Bidasoako egoitzara, han ere argazki batzuk ateratzeko. Gero, Beratik atera eta Baztan aldean barna 110 kilome­troko ibilbidea egin zu­ten­ eta Igantziko Bilto­kin­ bazkalduz borobildu zuten goiza. Taldearen ba­besle diren Transportes Bidasoa eta Bodegas Iñurrietako ordezkariekin eta Biltokiko kideekin bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun