Zahar etxeko parkea denei irekitzeko lanak hasi ditu Herriko Kontseiluak

Joana GUERENDIAIN 2012ko apirilaren 18a

Lore eta zuhaitz gehiago landatuko dira eta jarlekuak paratu

Herriko langileak hasi dira zahar etxeko parkearen harrizko paretaren kentzen. Parke hori ez zen gehiago erabilia eta beraz, xedea da gune hori denei ireki­tzea. Jadanik badira zuhaitz eta lore andana bat, eta gehiago landatuko dira, jarlekuak ere eza­rriko dira, lekua atse­gingarri izateko. Ber­tzalde, aparkaleku bat ere egina izanen da parkearen ondoan.

Dakizuen bezala Argaingo auzoaren handitzen ari dira eta Kon­tseilua lotak banatzen hasi da zortzi saratar familiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun