Ekitaldiz betea dator apirilaren 29an eginen den Nafarroaren Eguna

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Euskal Herri osotik joandako jendetza elkartu ohi da Baigorrin, Nafarroaren Egunean. Artxiboko argazkia

Nafarroako konkistarekin lotuko da ospakizuna

Ohiturari segituz, apirileko hondarreko igandean ospatuko da Baigorrin Nafarroaren Eguna, Nafarren arteko lotu­ra indartzeko aurten 34. aldiz. Gaztelak Nafarroa konkistatu zuela 500 urte bete dira eta horrekin lotu nahi izan dute apirila­ren 29ko besta.

• 08:00etan askaria Baigorriko ikastolak eskainia.

• 11:00etan kabalkada: desfilea eta ikusga­rriak­ plazan, txalaparta eta bertsulariak, Baigorri-Amikuze eta Irurtzuneko ziganteak, gaiteroak­ eta trikitilariak, Tuterako paloteadoak eta Baigorriko dantzariak, Karmeleren irrin­tzia eta Basaizearen hitza.

 

PENTZEAN

• 14:00etan ikastolen bazkaria.

• Erramun Martikorena, Maitena Monaco eta bertsolariak.

 

HERRIKO PLAZAN

• 15:00-17:00: kirol animazioa Esai­tekin.

• 17:00-18:30: dantza eta kantu ikusgarria: Amaren alabak eta Iruñeko Ortzadar eta Beasaingo dantza taldeak.

• 19:00-20:00: bidrio eta otsoa.

• 20:30-21:30: Obaneuke taldearekin dantzaldia.

• 22:00-23:00: Laket taldearen kontzertua.

 

XOKOAN

• 16:30-17:30: Skatu taldearen kontzertua.

• 18:00-19:00: Egurra ta kitto taldearen kon­tzertua.

• 19:30-20:30: Txamps taldearekin kontzertua.

• 21:00-22:00: Trikidantz taldearekin dan­tzaldia.

• 22:00- 00:00: Kiki Bordatxo.

• Gauerditik goiti karaokea. Horrez gain, egun osoan Uztarritzeko txaranga, bertsu txaranga, Ezpela, Kuxkuxtu, Euski eta Muttiko Alaiak... Denak bazterrak animatzen ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun