Hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Berroetako Gure Ametsa Elkarteak asteburu honetarako, ortziraletik igandera.
Ortzirala, apirilak 20
• 17:00etan ipuinak sortzeko eta interpretatzeko tailerra Arantxa Gamiorekin.
• Ondotik txokolatada.
• 20:30ean afaria.
• 21:30ean mus txapelketa. Sariak bi afari Beolan eta Zamail harategiko txuletak.
Larunbata, apirilak 21
• Argazki lehiaketa, erakusketa eta sari banaketa.
• 10:30ean baratzeak, loreak, zuhaitzak... hizpide Jakoba Errekondorekin.
• 18:30ean Okupazio baten historia, Palestinari buruzko solasaldia Mikel Bezunartearen eskutik.
• 21:00etan txiste eta kantu afaria, Jalisko, Jon Bergaretxe, Pello Zabaltza eta Santxotena kantuz eta Jose Ramon Aldasoro txistetan. Afarirako txartelak salgai daude.
Igandea, apirilak 22
• 09:00etan Done Jakue bidearen etapa: Berroeta-Lantz.
Kultur ekitaldi hauek antolatzeko Udalaren, Baztandarren Biltzarra Elkartearen, Beola jatetxearen, Zamail harategiaren, Jauregia esnekiak-en eta Mena argazki-dendaren laguntza izan dute.